IKASTAROA: Enpresentzako prezio-estrategia: Zenbat kobratzen dut egiten dudanagatik? Ikastaroa

Kultura eta sormen sektorean, askotan zaila izaten da egiten dugun lanaren benetako balioa prezio batean islatzea. Lau orduko prestakuntza praktiko honetan, zure lanari prezioa jartzeko oinarriak landuko ditugu: kostuak identifikatzen, bezeroek zer baloratzen duten ulertzen eta prezioak segurtasunez zehazten. Adibide errealak eta ariketa praktikoak erabiliz, parte-hartzaile bakoitzak bere proiektuaren zenbakiak lantzeko aukera izango du. Zure lanak balioa du; ikastaro honen helburua balio hori prezioetan islatzen laguntzea da.

Guardar en mi calendario