Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalek elkarlanean sustatutako Oarsoaldeko garraio astunaren azterketaren emaitzak aurkeztuko dira saio honetan. Diagnostikoak eskualdeak egunero jasaten duen trafiko astunaren eragina aztertzen du, eta egoera hobetzeko proposatutako neurri nagusiak ere partekatuko dira.
Aurkezpenean, mugikortasunaren, industriaren lehiakortasunaren eta herritarren bizi kalitatearen arteko oreka bilatzeko etorkizuneko lan ildoak azalduko dira.
Gorde nire egutegian