🚀 Hartu zure negozioaren zenbakien kontrola! |FORMAKUNTZA: Enpresaren kudeaketa ekonomikoa Ikastaroa

Ikastaro honen helburu nagusia argia da: ekintzaileek beren negozioen zenbakiak ulertzea. Izan ere, plangintza eta jarraipen ekonomiko egokia ezinbestekoa da edozein proiektuk denboran aurrera egin dezan eta bizirauteko.

Hori lortzeko, eduki hauek landuko ditugu modu praktikoan: Oinarriak eta tresnak: Kudeaketa ekonomikorako oinarrizko kontzeptuak eta egunerokoan erabilgarriak diren baliabideak ezagutuko ditugu.

Likidezia eta plangintza: Diru-fluxua eta likidezia ekonomikoa nola kontrolatu ikasiko dugu, ezustekorik ez izateko.

Errentagarritasun-atalasea: Errentagarritasunaren eta likideziaren arteko lotura aztertuko dugu, negozio batek irabaziak izaten hasteko zenbat saldu behar duen kalkulatuz.

Finantzazio-iturriak: Proiektua babesteko eta bultzatzeko gure eskura dauden aukera finantzarioak zein diren ikusiko dugu.





Gorde nire egutegian