Urriaren 17an, Lezoko erdigunea tokiko merkataritzaren, artisau-gozogintzaren eta gertuko ekoizpenaren topagune bihurtuko da AUZOAREN ARIMA GOZOA azokarekin.
Egun osoan zehar, tokiko ekoizleen eta artisauen merkatua, zuzeneko gozogintza-obradorea, haurrentzako tailerrak eta bestelako jarduerak izango dira. Oarsoaldeko eta Euskadiko hainbat ekoizle eta gozogile elkartuko dira, txokolatea eta tokiko produktua ardatz hartuta.
Herriko kaleak elkargune bihurtzeko, bertako merkataritzari balioa emateko eta komunitatea sendotzeko hitzordua.
Guardar en mi calendario